Orientaziozko
oinarrizko ezagutza izatea, taldekide on bat aukeratzea eta disfrutatzeko gogoa
izango dira Raid bati aurka egiten lagunduko dizueten osagaiak.
Bai
distantziak eta bai probako informazio teknikoan ikusiko dituzuen gorabeherak izango
dira bai kontrol-puntu guztietatik , baita sekzioetatik eta proba espezifikoak
egiten dituzten taldeentzako. Meatzaldeko III. Raid-ean puntuak aukeratzeko
aukera izango duzue; hau da, sekzioa laburtzeko eta puntu batzuei uko egiteko
aukera egongo da. Horrela, abenturaz goza dezakezue, zuen mugetara iritsi gabe.
Hona hemen
zuen beldurrak eta nerbioak gainditzeko aholku batzuk.
RAID-a BAINO LEHEN
Zure taldekidea ondo aukeratu
Oso garrantzitsua da taldekidea
aukeratzeko orduan, zure helburu eta trebetasun antzekoa duen persona bat
aukeratzea. Hau da, momentu edo baldintza txarrenetan ere, eroso sentitzen
zaren pertsonarekin egotea.
Orientazioarekin ez bazara ausartzen,
mapak irakurtzen dakien persona bat aukeratu, edo, behintzat, ikasteko prest
dagoen norbait.
Oraindik taldea ez badaukazu eta
jende bila baldin bazara, harremanetan jarri hurrengo kontuarekin:
Elkarrekin entrenatu
Taldekidearekin korrika egitera
joateak edo bizikletaz aritzeak, bakoitzaren alde ahulak eta indartsuak jakitea
ahalbidetuko dizue. Horrela, lasterketa den egunean ager daitezkeen erronkak
nola saiesten hobeto jakingo duzue.
Orientatzen ikastea oinarrizkoa da;
beraz, ikastaro edo proba batera joatea aholkatzen da, gaia nolakoa den
jakiteko.
Antolaketa
Lasterketa baino lehen, behar duzuen
guztiarekin zerrenda bat egin. Oso garrantzitsua da materiala ondo antolatuta
izatea, bizkor hartu ahal izateko.
RAID-ean ZEHAR
Zuen lasterketa
egin
Raid-a oso luzea da eta bai ahalegin
fisikoa eta bai buruko ahalegina behar da. Lasterketa hasieran, saiatu erritmo
altuegi bat ez eramaten eta beste talde batzuei ez jarraitzea, bakoitzak berea
egin behar du.
Orienta zaitezte
Laterketa zehar non zauden jakitea
oso garrantzitsua da. Ez du ezertarako balio azkarregi joateak, helburua argi
ez badaukazu.
Erabakitzailea izan zaitezte
Lasterketan hainbat zailtasunekin
topa zaitezke: nekatuta egotea, gurpil bat zulatzea, galduta sentitzea, etab.
Hori gertatuz gero, hoberena arazoa konpontzea da eta ez beste gauzetan aritzea
edo denbora galtzea. Lasterketa bukatzean, dena oso ondo aztertzeko aukera
izango duzue.
Beti energiarekin
Lasterketa aurrera egin ahala,
higadura fisikoa ere handitzen da. Horregatik, beti elikagai eta edari
energetikoak eramatea oso garrantzitsua da (gutxienez bi orduro zerbait jan eta
edan beharko dugu)
RAID-a ONDOREN
Luzatu
Luzatzea raid bat bukatzerakoan
dagoen gauza garrantzitsuenetariko bat da. Jende gehienak ahazten du.
15 minutuko luzaketa nahikoa izango zen, muskuluetan mina ez izaten
laguntzeko.
Hurrengo bi edo hiru egunetan, kirol
handia ez egitea hoberena da. Luzatzea eta korrika apur bat egitea ondo legoke.
Ondo hidrata zaitez
Galdutako gatzak eta mineralak berrezkuratzeko asko edatea
beharrezkoa da.
BESTE GAKO BATZUK
Egunean bertan, lasterketaren ibilbidea jakingo da. Irten
baino lehehn hurrengo materiala eramango duzue:
Ibilbide-liburua: Lasterketaren informazioa eta
kontrol-puntuak daude.
Mapak: Balizak eta kontrol puntuak jarrita
daude.
Hemendik aurrera, taldeak ibilbide egokiena erabaki behar du.
-Korrika egin baino lehen, pentsatu. Ibilbidea ondo ikastea
gomendatzen da. Akats batek puntuak galtzea ekar dezake.
-Talde osoak, ibilbideak zenbat km dituen, bere gorabeherak
eta pauso kontrolen kopurua jakin behar du.
-Galduta sentitzen bazarete, ez aurreratu. Hoberena, atzera
bueltatzea eta berriro hastea da. Hobe da arinegi ez ibiltzea.
-Bide liburuak eta mapak ondo zaintzea beharrezkoa da. Material hori gabe, ezinezkoa da helmugara
iristea. “Porta-mapa” hermetiko bat eramatea gomendatzen da, horrela, zikintzea
edo bustitzea saihestuko dugu.
-Oinetakoak oso garrantzitsuak dira (oinetako berriak ez
erabili) eta lur-zoru motari egokitu behar dira.
-Bizikleta ondo egotea ezinbestekoa da, beraz, erabili baino
lehen txekeo bat egin.
-Ez ahaztu: ordezko kit-a, erramintak eta kamarak.
- “Porta-mapa”-k txirrindulentzako bereziak direnak erabiltzea
gomendatzen da, horrek asko lagunduko gaitu mapa irakurtzeko orduan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario