INFORMAZIO TEKNIKOA

DISZIPLINAK ETA SEKZIOAK

Lasterketa hau proba konbinatua izango da, mendiko bizikleta eta trekking sekzioekin, proba bereziak egongo direlarik. Proba berezi hauek hautazkoak izango dira, baina sailkapen orokorrerako balioko dute.



 DISTANTZIAK ETA GORABEHERAK: (gehienezko bidaia ondo orientatzen)
Btt: 91 km (3135m+ / 3489-) 
Treking: 31km (1781+ / 1781- ) 
O-Espezifikoa: 7,5km (200m+/ 200m-)

LASTERKETAREN KROKISA

III. Raid Meatzalde lasterketa pentzatua izan da talde bakoitzak bere  helburu eta egoera fisikoari moldatzeko. Aukera emanez esperientzia haundiko taldeii zein luzapen haundiko lasterketa hasiberriak diren taldeei.
Ibilbideaa mozteko aukera egongo da sekzio desberdinetan, lasteketa eskeman irudikatzen den moduan.
Nahi duten taldeek TA3/TA4 trantzizioan lo egiteko, antolakuntzari kanpindenda, esterila eta lo egiteko sakua emango ahal dute. Lasterketa bi etapetan zatitzeko aukera eskainiz. 

MAPAK, IBILBIDE LIBURUA ETA ARGAZKIAK
Orientazioko mapak izango dituzue eskala ezberdinekin:

1:20.000 bizikleta sekzioko mapak.

1:10.000 eta 1:15.000 trekkineko sekzioko mapak.

1:5.000 orientazio espezifikoko mapak.

Ibilbide liburuan KP (Kontrol Puntu) guztiak agertuko dira, ubikazioen azalpenak eta puntuazioekin batera.
Dokumentu honetan, kontrol puntu mota deskribatuta egongo da; bai baliza (SportIdent pintza bitartekoa) edota argazki bidezkoa den.
Informazio osagarria ere aurkituko duzue, esate baterako irekiera eta itxiera orduak, proba bereziak, betebeharrak, debekuak, etab.




PROBA BEREZIAK


P.B. Eskalada

Froga hau soilik taldeko partaide batek egingo du. Sailtasun desberdineko bi bia egongo dira, 5. eta 6. mailakoak

*Derrigorrezko materiala:
 -Kaskoa (Btta baliagarria), gomendagarria katu oinak.




P.B. Espeleologia




Froga hau taldekide guztiek egingo dute. Kobazulo barneko nabegazioa krokiz bidezkoa izango da.  Ez da soka erabilpenik egongo.
*Derrigorrezko materiala: 
 -Frontala.         



P.B. Orientazio Espezifikoa

Froga hau taldekide guztiek egingo dute. Froga honen kontrol gunek             matxarda tradizionalaren bitartez  egingo txartel batekin batera,      korrikalari poltsan entregatuko dena. Froga honen puntuak lortzeko          beharrezkoa izango da kontrol gune guztietatik pasatzea.


P.E. Rappel


Froga hau gehinez talde bakoitzeko bik egingo dute. 20 metroko rapel ikusgarria mehatzaldeko leku ospetzuan

*Derrigorrezko materiala:
-Kaskoa (Btta baliagarria) eta eskularruak.






Guzti honekin nahikoa ez balitz, beste froga batzu topatuko ditugu hala nola, “Mehatzalde Herri Kirolak” eta “Orienting Birring”.


BEHARREZKO MATERIALA:


Taldeka beharrezkoa izango den materiala raid osoan zehar:

- Botikina (gasak, benda, zinta, analgesikoak, antiseptikoak)

- Iparrorratza

- Telefono mugikorra (betiere itzalita eta zigilatuta)

- Pantailadun argazki makina.

- Poltsa estankoa (mugikorra babesteko)

- Mahai-tresna kit-a (platerra, sardezka eta koilara pertsona bakoitzeko)

   DEBEKATUTA DAGO ERABILERA BAKARREKO MAHAI TRESNAK!

    *Mahai tresna kit-ak antolakuntzak eramango ditu parte hartzaileen trantzizio kutxekin batera.

  Raider bakoitzeko lasterketa osoan zehar:

- Lasterketa petoa (uneoro ikusgai)

- Iragazgaitza den jaka

- Gutxienez 1L-ko camelback edo kantinplora

- Buff edo txanoa

- Manta termikoa

- Txistua

- Motxila (beharrezko material guztia eramateko ahalmena duena) 

- Galtza luzeak

- Manga luzeko kamiseta termikoa (lehenengo geruza).

- Buruko argia

- AONIJIE edalontzi tolesgarria (korrikalariaren poltsan emanda)

 * Sekzioka: 
Bizikletako sekzioa:

 Banakako eta ekipoko beharrezko material gehi…

- Mendiko bizikleta

- Eskularruak (raider bakoitzeko)

- Bizikletako kaskoa (raider bakoitzeko)

- Bizikleta konpontzeko herramintak (ekipoko)

- Porta-mapasa bizikletarako gomendagarria da

- Bi argi edo frontal gomandagarriak dira, bat bizikletako kaskoan mapa argiztatzeko eta bestea eskutokian bidea argiztatzeko (raider bakoitzeko).

Trekkineko sekzioa:

Banakako eta ekipoko beharrezko material gehi…

-Gomendagarria mendi makilak eta praka luzeak edota orientazio polainak erabiltzea.

Proba bereziak (P.B.):

- Bai eskaladako baita rapeleko proba berezietan, antolakuntzak jarriko ditu segurtasuneko ekipoak honako hau izan ezik:

- Eskularruak, bizikletakoak balio dutelarik (P.B. Rapela)

- Kaskoa, bizikletakoa balio duelarik (P.B. Eskalada eta P.B. Rapela)

- Gomendagarriak dira katu oinak (P.B. Eskalada)

- Frontala (P.B. Espeleologia)

*Beste proba berezietarako ez da material gehiagorik beharko.

DEBEKATUTAKO MATERIALA:
Komunikatzeko ekipoak, walkie talkie antzerakoak, piztuta dauden telefono mugikorrak edota GPS moduko nabigazio sistemak guztiz debekatuta egongo dira.

DENBORA NEURTZEKO SISTEMA 


Lasterketako denborak neurtzeko, SPORTIDENT sistema erabiliko da. Parte-hartzaile bakoitzak S18 pintza edota modelo berriago bat eduki beharko du. Antolakuntzak parte-hartzaile guztientzat jarriko du pintza. Alokairua dohainik izango da. Guztiz derrigorrezkoa da SPORTIDENT pintza edukitzea lasterketan parte hartu ahal izateko.
Baliza balioztatzeko prozedura, Sportident pintza argazkian agertzen den modeuko balizan sartuz izango da. Sartzerakoan argi bat piztu behar da edota soinua entzun. Talde bakoitzeko bi kideek pikatu beharko dute baliza, bien arteko gehienezko tartea minutu batekoa izango delarik.

GPS BIDEZKO UNEROKO JARRAIPENA


NonStop Tracking-ek lasterketako uneoroko jarraipena egiteko aukera eskaintzen du, honen hedapena handiagotuz, baita segurtasuna handituz ere. Mapa batean eta lasterketa gauzatzen ari den bitartean, parte-hartzaile bakoitzaren kokapena, taldeen sailkapena eta beste informazio interesgarria eskaintzen du uneoro. Lasterketari segurtasun handiagoa eskainiko dion elementua da, baita denbora errealean hura jarraitzeko aukera emango duena ere. Jendeak, antolatzaileek baita komunikabideek ere, lasterketaren garapena ikusi ahal izango dute, hornidura baita bitarteko puntuetara iristeko zenbat falta den jarraitu ahal izango dutelarik. Sistema honek, interesekoak diren parte-hartzaile edota ekipoen jarraipena egitea errazten du, baita lasterketa osoaren laburpena ikustea ere. GPS gailuek, “SOS” botoi batez hornituta daude, larrialdietan parte-hartzaileek sakatu ahal izango dutena. Antolakuntza taldeari mezu bat iritsiko zaio parte-hartzaile edo talde horren kokapen zehatzaren informazio guztiarekin laguntza bidali ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario