“EKINTZA TXIKIEK ERAGIN HANDIA DUTELAKO

Raid hau ingurugiroarekin ahalik eta jasangarrien egiteko sortutako hondakinen eta batez ere plastikoen inguruan, araudi berezi bat sortu dugu lasterketan zehar uneoro bete beharko dena.

Gaztelerazko hiru R-n lema jarraituz (MuRriztu, BeRrerabili eta BiRziklatu), garrantzitsutzat jo dugu lasterketetan gure ohituretan aldaketa bat sustatzea eta ingurugiroan eragina gutxitzeko alternatibak bilatzea. Horrela, ondorengo araudia azaltzen dizguegu:





Erabilera bakarreko materialaren erabilera murriztuko da:

-          Edalontzi tolesgarri bat banatuko zaio raider bakoitzari da opari gisa. Edalontzi hori, beharrezko materialaren zati kontsideratuko da eta nahitaezkoa izango da hornikuntza puntuetarako, afari eta azken bazkarirako.

-          Afaria eta gosaria eskainiko diren hornikuntza puntuetan, parte hartzaileek mahai tresna eta plater kit-a sartu beharko dute trantsizioko poltsan/kutxan. Ez dirá platerrak edo/eta mahai tresneriaz hornituko eta guztiz debekatuta egongo da erabilera bakarreko plater edota tresnak erabiltzea.

-          Ahal den heinean, plastikoen erabilera sahiestuko da lasterketa osoan zehar, material ez plastiko edo berrerabilgarriei leku eginez.



Errekurtsoak berrerabiliko dira:

-          Azken bazkarirako, trantsizioko poltsa/kutxan egongo dren plater eta mahai tresneri pertsonalak erabiliko dira. Hauek helmugan jaso ahal izango dira raidaren amaieran (afarian eta gosarian erabilitako berdinak izango dira).


Sortutako hondakin guztiak birziklatuko dira:

-          Trantsizioetan baita Irteera eta Helmugan ere, ezberdindutako hiru kontainer egongo dira, hondakin organikoak, plastkoak (baten bat sortu ezkero) eta paperezkoak behar bezela bereizteko. Erabilpen egokia egitea eskatzen da. 


Borondate ona saritua izango da:

-          Derrigorrezkoa izan gabe eta klasifikazioan eraginik izan gabe, antolakuntzak bi pertsonentzako buzeo batailoa oparituko die zabor gehien jasotako taldekideei (plastikozko ontziak, botilak, etb.).

-          Hondakinak helmugan pisatuko dira eta pisu gehien jasotako taldea izango da irabazle.


Kahoot jolasa:

-          Raida amaitutakoan, GAEA Elkarteak antolatutako “trivial” moduko jolasa burutuko dugu Kahoot izeneko mobileko aplikazioaren bitartez. Bertan, ingurugiroarekin erlazionatutako galderak egingo dira. Parte hartzea ez da beharrezkoa izango, eta ez du klasifikazioan eraginik izango baina talde irabazlearentzat saria egongo da. Aplikazioa aldez aurretik deskargatuta eramatea gomendatzen da, jokua arinagoa egiteko raid amaierako bazkarian zehar. Animatu zaitezte zuen ezagutza proban jartzen!

No hay comentarios:

Publicar un comentario