ARAUDIA

RAIL (Raid Abentura Ipar Liga) 2019. denboraldiko araudia:

1. Artikulua. Arauen helburuak. 
  Hurrengo arauek Raid Abentura Ipar Ligan puntuagarriak diren neurketetan aplikagarriak diren alderdi zehatzak arautzea dute helburu. 

 2. Artikulua. Aplikazio-eremua
1. Araua hauek eta bere eranskinak, Raid Abentura Ipar Ligan ofizialki puntuagarriak diren lehiaketa guztietan aplikatuko dira. 

2. Bertan parte-hartzen duten zuzendari, antolatzaile, tekniko edo kirolari guztiek bere edukiera ezagutu, errespetatu eta betetzeko derrigortasuna daukate. 

3. Artikulua. Eskumenak. 
1. Arau hauetan edozein aldaketa baimentzeko gaitasuna duen organo bakarra ordezkari batzordea da. 

2. Lehiaketaren antolaketa liga osatzen duten taldeen ardura izango da. Antolakuntza talde bakoitzak indarrean dauden kirol eta tekniko arauak betetzeko konpromezua onartuko du. 

4. Artikulua. Parte-hartze baldintzak. 
1. Abentura raid-a naturan garatzen den lehiaketa bat da, heltzeko eta kontrolatzeko zailtasunagatik partaideentzat arrisku garrantzitsuak dakartzaten tokietan lehiatzen da. Iraupen luzeak, autonomia baldintzak, froga bereziak eta diziplina desberdinek,  partaideek beraien segurtasuna ziurtatzeko gaitasun fisiko, abildade tekniko eta  biziraupen  baliabideak edukitzea ezinbestekoa da. 

2. Parte-hartze baldintza hauei buruz informazioa jaso dutela idatziz ziurtatuta gera dadin, I eranskin'ean gehitzen den onarpen modeloa sinatu beharko dute partaide guztiek. 

5. Artikulua. Betebehar orokorrak. 
1. Raid ofizialetan parte-hartzeko ezinbesteko betebeharrak:
 - Adinekoa izatea.
 - Lehiaketan behar bezela izen-emanda egotea. 
- Proba mota hauei aurre-egiteko behar diren gaitasun fisiko eta teknikoak edukitzea. 

6. Artikulua. Raid Abentura Ipar Ligan
 (R. A. I. L) parte-hartzeko taldeen konposaketa. 
1.  taldeak raider kopuru mugagabe batez osatuak egon ahal izango dira. 

2. Taldeak gizonezkoak, mixtoak edo emakumezkoak izango dira. 

3. Rider bakoitza talde edo maila desberdinetan parte-hartu ahal izango du ligan zehar. 

4. Taldekideetako inork ezin izango du antolatzaile, marratzaile, kontrol edo zuzendari lanik egin proba berdinean. 

7. Artikulua. Taldean betebehar orokorrak. 
1. Taldekide guztiek lehiaketaren arau guztiak ezagutu, ibilbidean zehar ezarritako segurtasun protokoloak eta arauak zehazki jarraitzea eta lehiaketa epaileek hartutako erabakiak onartzeko derrigortasuna daukate.

2. Hauek (Epaileak) beraien eginkizuna edo ekintzak gauzatzeko behar bezela akreditaturik egon beharko dira. 

8. Artikulua. Ranking'a. 
1. Maila bakoitzean liga bukatu duten taldeak dauden bitartean, 3 sailkapen egongo dira. Gizonezkoena, Emakumezkoena eta mixtoena. 

2. Talde bakoitzak ligako lehen proban izen emandako  mailan puntuatzen jarraituko du liga osoan zehar. 

3. Talde batek maila aldatzen badu. Aurreko probetan eskuratutako puntuak ez dira kontutan hartuko. Hau da, talde berri bat balitz bezela hasiko da puntuatzen maila berrian. 

4. Maila aldatzen duten taldeek izena mantenduz egin ahal izango dute. Kasu honetan, bi mailetan puntuatzeko aukera izango dute ligan zehar. 

5. Taldea izango da ligan puntuak eskuratzen duena. Taldearen partaideak zeintzuk diren kontutan hartu gabe.(9.2 baldintzak kontutan hartuta). 

9.Artikukua. taldeen betebeharrekoak. 
 1. Puntuatu ahal izateko, taldeak, izen berberarekin eta antolatzaileak ezarritako prozedura jarraituz izena-eman beharko dute proba bakoitzean. 

2. Ranking'ean puntuatu ahal izateko hurrengo baldintza hauetako bat bete beharko dute taldeek:
 - Liga osoan taldea gehienez lau taldekidez osatuta egotea. 
 - Taldekideetako bat finko mantentzea proba guztietan (titularra) + beste edozein pertsona. 

3. Raider batek taldez aldatu ahal izango du eta talde batek ligan zehar beste talde baten kide izan diren raiderrekin puntuatu ahal izango du. Beti ere, 9.2 artikuluan ezarritakoa betetzen bada. 

10.Artikulua. Puntuaketa sistema. 
1. Talde guztiak puntuatuko dute ranking'erako. 

2. Puntuaketa: Maila bakoitzean, parte hartzen duen talde bakoitzak, sailkapen nagusian lortzen duen postuaren arabera jasoko ditu puntuak. Puntuak hurrengo irizpideari jarraituz banatuko dira:
1° 100 puntu            6° 85 puntu 
2°   95 puntu            7° 84 puntu
3°   91 puntu            8° 83 puntu
4°   88 puntu            9° 82 puntu
5°   86 puntu          10° 81 puntu... 
 Kanporatuak 0 puntu*
* segurtasun-arauak ez betetzeagatik edo arau-hausteetan berrerorle diren taldeak bakarrik izango dira kanporatuak. Arrazoi horrengatik ez dute punturik merezi. 

3. 2019ko denboraldian 7 proba egongo dira (aldaketak egon daitezke). Ranking eta azken sailkapenera begira 5 emaitza hoberenak hartuko dira kontutan. 
4. Ligako azken sailkapena lortzeko aurreko irizpideak jarraituz talde bakoitzak ligan zehar eskuratutako puntuak batuko dira. Puntu gehien batzen duen taldea izango da irabazlea. 
5. Antolakuntza taldeak bere hiru emaitza hoberenen bataz-bestekoarekin puntuatuko du ranking’ean. 

11. Artikukua. Probaren ordutegia eta zigorrak. 
1. Ordutegi guztiak, mozketa orduak, pasabeharreko gutxieneko denborak edo itxiera orduak, benetazko denbora neurketetan oinarrituak egongo dira. 

2. Eginkizun honetarako lasterketa egunean espero diren baldintza berdinetan ibilbideak neurtuko dituen rider talde bat beharko du antolakuntzak. 

3.  Denbora hauek, ibilbide ordutegi guztiak ezartzeko abiapuntu bezala hartuko dira kontutan. 

4.  Derrigorrezko kontrol puntu bat ez egiteagatik zigorra: Derrigorrezko kontrol puntu bat ez gauzatzeak, talde horrek sekzio horretan lortutako puntu guztien galera dakar. 

5.  Sekzio baten itxiera orduaren barruan ez sartzeagatik zigorra: Sekzio horretan lortutako puntu guztiak galduko ditu taldeak. Talde horren denbora markatzeko, taldeko azken partaideak sekzio helmugan egiaztatzen duen denbora hartuko da kontutan. 

6. Sekzio baten irteera ordua baino beranduago iristeagatik zigorra: Taldeak ezin izango du sekzioa egin. 

7. Itxiera ordua baino beranduago helmugaratzeagatik zigorrak: Helmuga ordua baino beranduago sartzen den edozein talde, aurkitzen den sekzioan lortutako puntu guztiak galduko ditu. Talde baten atzerapena 30 minututik gorakoa bada, raid guztian lortutako puntu guztiak galduko ditu. 

8.  Gainerako zigorrak: Araudiaren arabera aplikagarriak diren kirol arau-hauste guztiak puntuetan zigortuko dira. Horrela, adibide bezela, kirol arau-hauste ohikoenei 6 puntuko zigorra ezarriko zaie:
- Derrigorrezko materialean falta den elementu bakoitzeko. 
- Zaborra botatzeagatik. 
- Debekatutako eremu batetik igarotzeagatik...
 Zigorra huek, araua-hautsi duen taldearen azken puntuaketari ezarriko zaio. 

9.  Araudian adierazitako beste arrazoi batzuen artean, segurtasun arloan arau-hausteak, bakarka aurrera egiteak, laguntza guneetatik kanpo laguntza jasotzeak, gps edo orientatzeko eta aurrera egiteko zehazki debekatutako beste sistema batzuk erabiltzeak, taldearen kanporatzea dakar. 

10. Zigor hauen baldintza guztiak ezagutu eta ulertzea taldeen erantzunkizuna da. 

12. Artikulua. Epaimahaia teknikoa proba bakoitzean. 
1.  Egon daitezkeen erreklamazioak balioztatu eta erabakiak hartzeko zeregina edukiko duen epaimahai tekniko bat egongo da proba bakoitzean.

2. Epaimahaia lasterketa zuzendaria, (eguneko probako antolakuntzatik kanpo dagoena) Abentura Raid Ipar Ligako ordezkari bat eta raider batez osatuta egongo da. 

3. Lehiaketa hasi baino lehen epaimahaia izendatua eta publikoki argitaratua izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario